Musika

lunes, 20 de mayo de 2013

Instrumentazioa eta Historia

INSTRUMENTAZIOA

Heavy metal talde tipikoena bateriak, baxuak, erritmo-gitarrak, gitarra nagusiak eta abeslariak (instrumentu jotzailea edo ez) osatzen dute. Teklatua estilo batzuetan erabiltzen da, nahiz eta beste batzuetan aldatu egiten den.


                                                          Heavy metal tresna batzuk

HISTORIA

AEBetako blues musikak oso ospe handia zeukan Britainia Handiko rockzaleengan. Rolling Stones eta Yardbirds gisako taldeek blues kanta klasikoen bertsio berriak egiten zituzten, erritmoa bizkortuz eta gitarra akustikoaren ordez elektrikoa erabiliz. Aldaketa paretsua burutu zuten rock lehen urteetan Elvis Presleyek eta.
Bizkortutako blues musika hori gitarra elektrikoak sortu zuen soinu berri eta ozenaren bidez sustatzen zen. Blues-rockak bateria txikia eta xumea erabiltzen zuen bezala, bateria jole berriak indar gehiago eskatzen zuen instrumentu konplexuagoak jotzen hasi ziren. Izan ere, gitarra ozenagoaren gainetik jo behar izaten zuten. Abeslariek ere, arrazoi berengatik, teknika aldatu zuten, anplifikatzaileetan oinarrituz. Teknologiaren aurrerapenek ahalbidetzen zituzten holako aldaketak.

Heavy metaltzat jotzen den lehen musika Ingalaterrako Birmingham aldean sortu zen. 1960ko hamarkadaren bukaeran, Led Zeppelin eta Black Sabbathen eskutik. Jimi Hendrixek eta AEBetako psikodelia rockak oso eragin handia izan zuten aitzindari haiengan.
Aitzindariak izan ziren blues rocka bizkortzeko orduan. Honela, AEBetako musika beltza nahiz Europako musika zuria uztartu zuten. Beste eragin handia The Who edo The Kinks talde britainiarrak izan ziren, rock musikan perkusio oldarkorragoa sortu baitzuten.


                                                                 Heavy metal bandak

                                                              

No hay comentarios:

Publicar un comentario